XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Munduko Asto Lasterketarik ospetsuena berriro Gernikan

Beti ikusleengan etengabeko barre algarak eta txantxak zein batzutan partaideen artean haserre biziak sorterazten zituen Gernikako asto lasterketea, munduko lehenengoa, errekuperatu egin da aurtengoan 10 urte inguru ospatu gabe egon eta gero.

Betiko ibilbidea erabiliz, hau da, Santa Luzia ermitan helmuga, Txaraka eta Lurgorri altuen zailtasunak eta guztiau Gernikako erdigunean kokatuta, joan den ostiralean.

Abuztuak 11, lehen bezalako data, hamar bat partaide aritu ziren norgehiagoka astoen lepoetan joarekin batera tiraka eta arre, arre oihukatzen.

Lehenengo Euskadiko Txapelketa honek Izandako oihartzuna ikusita, hemendik aurrera Munduko txapelketa bilakatzea posible bide da, antolatzaileen esanetan.

Gerra aurretik datorkigu Gernikako lasterketa honen historia, Antonio Ormaetxebarriari eta Victoriano Larruzeari asto ospakizun hau bururatu zitzaienetik, hain zuzen.

Ordukoa erloju-kontrako lehiaketa zen bertoko baserritarren artean.

Beste ohitura herritarrekin gertatu zen moduan, gerra heltzeaz asto lasterketa hau ezagertu zen, baina, 50 hamarkadaren hasieran berriro ekin zitzaion antolatzeari aire berriekin.

Imanol Ibarguengoitiaren zuzendaritzapean egonik, irekiago bihurtu zen, partaidetza Euskadiko leku ezberdinetako baserritarrek eta astoek osatua eta publiko artean praka laburretan atzerritarrak eta guzti zebiltzan.

Astoek batera eusten zioten karrerak zirauen bitartean, txantxetarako parada ere bazegoen, lehia eta barrera banatu gabekoak zirelarik.

Lehia kutsuaren adierazgarri gisa, astoa ondo zaindua eta gainekoa ondo ordaindua derrigorrez irabaztera ekartzen zituen Plentziako marinel aberats eta arrotsu haren bezala, bazegoen beste asko.

Beste batzu, ordea, ondo pasatzera zihoazen soilik, hala nola, Tximitxi Ajangizko ijitoa, etabar.

Seguraski aitonen gogoan oraindik tente diraute orduko Cayero eta Anketil astoen izenek.

Lasterketa Internazionala urteak aurrera joan ahala, Gernikako asto lasterketa gero eta ospetsuago egiten zen.

Alemaniako telebistatik ere aipatzen zen Gernikakoa munduko albistegian, orduan Alemanian lanean ziharduen gernikar baten anaiak segurtatu digunez.

Hala izaki, garai hartako azken asto lasterketa arrakastatsuena suertatu zen.

Orain 28 urte edo izan zen azken asto lasterketa onena zen dio gernikar batek.

Urte horretan inoiz baino jende gehiago bildu zen bertara.

Oso ongi gogoratzen naiz egun hartan suitzar batek plazan saldu zuen asto arraroaz, Linda izenaz.

Sudurran hiru zulo zeukan beronek.

Asto lasterketa astear zegoenenan, izugarrizko txaparrada jausi zen eta ibilbide osoa urez beteta gelditu zela ta, suspenditu egin zen karrera.

Dena dela, bi egun geroxeago ospatu ahal izan zen eta jendez gainezka, gainera, aparteko giroa zen han.

Larrondo baserri Fernando Ormaetxebarriak irabazi zuen, nahiz eta kanpantxuko Pedro Mari ez egon oso ados garaipen horrekin.

Berauen artean lehia bizia egon zen orduan.

Asto lasterketa errekuperatu da hogeita hamar urte ospatu gabe eman ondoren.

Gerraurrean erloju kontrako probak izaten ziren.

Orain dela 28 urte edo Fernando Ormaetxebarria bere astoari Dopping proba egiten txantxetan.